|
Esan dugun bezala, dantza eta musika tradizionala adierazpen natural moduan ulertzen duten dantza eta musika maisuez osaturik dago AIKO taldea. Eta ideia hau, dantza ulertzeko modu hau zabaldu nahi dugu. Horretarako, modurik egokiena tailerrak, ikastaroak eta abar eskeintzea iruditzen zaigu. Formato ezberdinak behar ezberdinetarako, beti ere zenbait alderdi sustatuz: zuzeneko musika ahal den neurrian, ikasketaren alde ludikoa, dantzen kokapen historiko kulturala...
|