Elkarren osagarri diren hiru bidetatik gauzatu dugu gure lan proposamena. Hirurak musika eta dantza tradizionala ezagutzeko ekimenak dira, bai ikusle moduan aritzeko, bai praktikan hasteko, teknika koreografikoa edo musikala hobetzeko edo, besterik gabe, ongi pasatzeko musika eta dantza gozatzen, eta beti, ahal den neurrian, zuzeneko musikarekin:
Dantzan interesa duten gazte eta helduentzat dantzaldia-animazioa-dibulgazioa
2. zabalpenerako gune bat: "Maisuak" eta "AIKO kontzertuan"
MAISUAK: formatu txikiko ikuskizuna Lau dantzari eta hiru musikari, tradiziozko dantza berezko modu gordin eta naturalean oholtza gainean erakuzten dute.
AIKO KONTZERTUAN: Tradiziozko dantza egituran oinarrituriko musika berrien entzunaldia, taldeko dantza maisuen laguntzarekin.