AURKEZPENA  1. PRAKTIKA  2. ZABALKUNDEA  3. IRAKASKUNTZA  AGENDA  ARGAZKIAK / BIDEOAK / AUDIOAK  CD INFO  ERREPERTORIOA  DENETARIK
Hasiera Tfnoa.: 656 73 98 56 aiko@aikotaldea.com aiko@aikotaldea.com castellano
 2. ZABALKUNDEA

2. Zabalkundea



"Maisuak"

Gure folklorean dugun dantzen alderdi ikusgarri, berezi eta teknikoena gozatu ahal izateko "Maisuak" formatu txikiko ikuskizuna sortu du Aikok. Kalitate haundiko dantzariak eta musikariak modu berezko eta naturalean dantzatzen eta jotzen, baina, era berean, gure dantzen teknika landuenak erakusten. Dantza eta musika apaindurarik gabe (horregaitik batzutan anti-ikuskizuna dela esatea gustatzen zaigu). "Maisuak" gure herriaren musika eta dantza maisu ezberdinen pasadizo eta oroipenen bidez gure dantzaren historiari gainbegirada labur bat.

Izena Maisuak: tradiziozko dantza kontzertu-ikuskizuna

Nori zuzendua:

  edozein adinetako ikusleak


Helburua:

  tradiziozko dantza eta musika ezagutzera eman, bere iturriak eta testuinguru sozial eta historikoarekin batera.


Edukiak:

  formatu txikiko tradiziozko dantza ikuskizuna (3 musikari eta 4 dantzari). Musika eta dantza maisu talde bat berezko tradiziozko musika eta dantza modu soil eta natural batean oholtza gainera eramanez. Tradiziozko dantzaren aldeko apustu bat bere maisuen ikuspuntutik abiatua.
  dantza errepertorioa: soka-dantza, jota, porrua, baltza, mazurka, txotisa, pasodoblea, polka, kontradantza, kontrapasa, etc.


Iraupena:

  60-75 minutu


Beharrizan teknikoak:

  espazio egokidun eszenatokia
  elektrizitate hartunea
  argi egokia.
  8 aulki egoki oholtza gainean


Beste batzuk:

  musika zuzenean: akordeoia, txistua, gitarra, perkusioa, etc.


Prezioa:

  2.500 € gutxi gora behera, egutegia eta joan etorrien arauera egokitzekoa, 4.000 W-tako soinu ekipoa, 10.000 W-tako argiak eta soinu teknikaria barne