CD info
|
Aurkezpena
FASIOREN MENDEA
Bonifazio Arandia Uriarte (Igorre, 1909-1987)
AIKO Taldea
Lan honen bitartez (liburua+CD+DVD-a), jenteari herri kulturearen alderdi bat hurreratu gura deutsagu; zehatz esanda, filarmonikeagaz eta euskal tradizinoko musikeagaz lotutako alderdia. Hori dala eta, ikerketea erraz ulertuteko moduan eskaini behar izan da, baina horrek ez dau esan gura gaia sakon aztertu ez danik, edota etnomusikologiaren diziplinako erispide akademikoak erabili ez diranik.
Arratiako soinulari ospetsuenetako bat, Bonifazio Arandia Fasio (Igorre, 1909-1987), jaio zaneko ehungarren urteurrena ospatzea izan da lana egiteko atxakia. Deskripzinoak egiteko, ikuspegi progresiboa erabili da, osagai partikularrai gero eta gehiago erreparetan deutsena. Horregaitik, musika-tresna orokorrean aztertu da lehenengo, eta gero denpora, leku eta kultura testuinguru zehatz baten kokatutako persona bateri lotuta jorratu da filarmonikea.
Hagaitik, filarmonikearen bilakaera teknologikoaren historiari erreparau jako lehenengo, Euskal Herriaren mugetatik kanpo pasau zana, baita prozesu hori Euskal Herrian ezartzeko moduari be. Gero, zabalkunde hori tokian-tokian erritmo desbardinean gertatu zanez, Arratiako kultura eta musika egoerak zehatz aztertu dira. Amaitzeko, Bonifazio Arandia Fasioren irudiari heldu jako, musika-tresnaren inguruan izandako gertaera guztiak beragan txertatu eta lotzean diralako.
Modu horretan, ospakizun honetarako bildu eta jaso gura izan diran informazino eta material guztiak esangura izateko besteko narratiba sendoa eraigi dabe. Izan be, aitortu beharrekoa da mundu horrek garrantzi handia daukala: gure kulturearen orainaldia be horren ganean eraigi da eta.
AIKO Taldea
Liburua
- Aingeru Bergices Jausorok idatziriko testua. 80 orrialde. Edukien zerrenda:
- Aurkezpena
- 1. Filarmonikea: orokorretik partikularrera
- 1.1. Organologia
- 1.2. Historia
- 1.3. Gaiaren nondik norakoak Euskal Herrian
- 2. Arratia
- 2.1. Geografia fisikoa, ekonomikoa eta giza geografia
- 2.2. Kulturea eta musika testuingurua: 19-1950
- 3. Soinulariaren mundua Arratian
- 3.0. Sarrerea
- 3.1. Eskulangileen hastapenak: 1889-1919
- 3.2. Musikari (industriala): Fasio
- 3.2.1. Sarrerea
- 3.2.2. Biografia
- 3.2.3. Bizimoduaren zertzeladak
- 3.2.4. Filarmonikak
- 4. Fasioren musika-errepertorioa
- 5. Dokumentazino eranskina
- 5.1. Iturri ikonografikoak
- 5.1.1. Filmografia
- 5.1.2. Argazkiak
- 5.2. Udaleko idatzizko iturriak
- 5.3. Ahozko iturriak
- 5.4. Soinu iturriak
- 5.5. Bibliografia
- 6. Kredituak
CD-a
- Bonifazio Arandia Fasio Mikelen joten 1985. urtean eta beronegaz berbaldia: Jon Etxebarri Iturberen grabazinoa. 14 track.
DVD-a
- Bonifazio Arandia Fasio eta Jose Zurinaga Txato panderojolea etxe aurrean, Agustin Alonso Martinez eta Jabi Santamaria Vadillogaz, 1982. urtean: Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren grabazinoa.
- Fasio bere etxean joten, 1986-02-17an: Jon Beni Egiguren Apraizen grabazinoa.
- Fasioren omenaldia 1988-11-13an: Igorreko Udalaren grabazinoa.
Partaideak
Testua: Aingeru Berguices Jausoro. Euskarazko itzulpena: Arantza Etxebarria Iturrate. Zuzenketak: Begituko Aldizkaria. Diseinua: Iñigo Ordozgoiti Fonseca, LaTapadera creaciones. Inprimategia: Gráficas Valdés. "Fasioren mendea 1909-29"ren antolaketa: Igorreko Udala eta herritarrak.
Audioa
Bonifazio Arandia Fasio Mikelen joten 1985. urtean eta beronegaz berbaldia: Jon Etxebarri Iturberen grabazinoa.
Bideoak
Bonifazio Arandia Fasio eta Jose Zurinaga Txato panderojolea etxe aurrean, Agustin Alonso Martinez eta Jabi Santamaria Vadillogaz, 1982. urtean: Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren grabazinoa.
Fasio bere etxean joten, 1986-02-17an: Jon Beni Egiguren Apraizen grabazinoa.
Fasioren omenaldia 1988-11-13an: Igorreko Udalaren grabazinoa.
Argazkiak
Aingeru Berguices: 01, 02, 03, 04, 05, 06, 07, 08, 09, 22.
Arandia familia: 10, 14, 16, 17, 19.
Zurinaga familia: 11, 12.
Ezezaguna: 13.
La Gaceta del Norte: 15.
Jon Etxebarri: 18.
Jabi Santamaría: 20.
Juan Mari Beltran: 21.
Jose Jabier Abasolo "Tiliño": 23.
Gipuzkoako Artxibo Orokorra, Indalezio Ojanguren: 24.
Audioaren nahasketea eta mastergintza
Aholkulari eta laguntzaile: Joseba Tapia Usabiaga.
Mastergintza: Jonan Ordorika Ezkurdia, Mamia Mastering Studio.
DVDaren edizinoa
Ignacio Canto Díaz.
© Copyright
© AIKO Kultur Elkartea, 2010eko edizinoarena; bertan argitaratutako lanena egile bakotxari jagoko.
© Testua, Aingeru Berguices Jausoro.
Salmenta eta eskaerak
Karrikiri euskal denda
Xabier karrika, 4 behea. 31.001 Iruñea
Tel. 948 225 845
eskaera@karrikiri.org
www.karrikiri.org
|
|