| Izena |
AK02-Hasierako dantza ikastaroa |
Nori zuzendua:
|
dantza kontuetan interesa duten gazte eta helduak
|
 |
Helburuak:
|
ikaslegoari tradiziozko dantzen errepertorioa irakatsi, ikasketa bide erraz, argi eta soil batez, inguru jolasgarri eta atsegin batean, eta mailakaturiko ikastaroak eginez.
tradiziozko kulturaren alderdi edo alor ezberdinak identifikatu eta erlazionatu: dantza, musika, janzkera, egutegia, ohiturak, e.a.
musika egituraren eta dantza mugimenduaren oinarrizko ezaugarriak erlazionatu.
|
 |
Edukiak:
|
bikote dantzak
dantza biribilak
kontu dantzak
soka dantzak
|
 |
Partaide zbkia.:
|
20 gehienez, eta edozein kasutan, ekitaldia egiten den gunearen mugak kontutan harturik
|
 |
Iraupena:
|
90 minutuko asteroko ekitaldia.
eskolako hiruhilabeteko bat, 10 ekitaldi bataz beste hiruhilabete bakoitzeko hautaturiko egutegiaren arauera.
|
 |
Beharrizan teknikoak:
|
espazio egokia.
elektrizitate hartunea
|
 |
Beste batzuk:
|
ikaslegoa dantzan egiteko egokia den jantzi eta oinetakoak ekartzea gomendatzen da.
irakaskuntza 6 mailatan antolatuta dago printzipioz, hiruhilabete bakoitzen maila bat eginez. Sei mailak bukatzean, ikaslegoa hobekuntza eta mantenimendu ikastaroetan parte hartzeko prestaturik egongo lirateke.
Dena den, edukiak egokiturik tailerrak beste modu batean ere antolatu daitezke
etortze ziurtagiria eta material didaktikoa
|
 |
Prezioa:
|
1.500 € / hiruhilabeteko gutxi gora behera, egutegia eta joan etorrien arauera egokitzekoa
|
 |