AURKEZPENA  1. PRAKTIKA  2. ZABALKUNDEA  3. IRAKASKUNTZA  AGENDA  ARGAZKIAK / BIDEOAK / AUDIOAK  CD INFO  ERREPERTORIOA  DENETARIK
Hasiera Tfnoa.: 656 73 98 56 aiko@aikotaldea.com aiko@aikotaldea.com castellano
 AIKO AURKEZPENA

AIKO Aurkezpena



Aikotarrak

Nahiz eta gure taldea irekita izan beste espezialista eta laguntzaileekin elkar lanean aritzeko, hasiera batean behintzat, AIKO osatzen dugunak hauxek gara:




...........................................................................................................................................................................................................................

Ainara Artetxe Arrien

Nekazal ingeniaritza ikasten zuen bitartean, Galdakao, Iruñea eta Bilbotik eraman ditu bere musika ikasketak, Biolin eta Ganbara Musikako goi ikasketak Bilboko J. C. Arriaga Kontserbatorioan bukatu zituelarik. Azken 23 urteotan Galdakaoko Andra Mari dantza taldean jotzen du arrabita eta han jarraitzen du ere musika eta dantza tradizionala lantzen.



...........................................................................................................................................................................................................................

Aitor Furundarena Usabiaga

Goi mailako musika irakaslea, akordeoi jole eta konpositorea. Donostian, Parisen eta Kopenagen ikasia. Musika garaikidean, dantzarako eta tradiziozko musika taldetan aritua eta hainbat grabaketa egina. Konpositore eta moldatzaile moduan ETBko zenbait programetarako lan egiten du. Gaur egun Musikeneko Tradiziozko akordeoi, Kamara musika eta Transkripzio irakaslea da.



...........................................................................................................................................................................................................................

Alvaro García Martínez

Goi mailako musika irakaslea, gitarra jole eta konpositorea. Besteak beste, hainbat ganbarako musika taldetan, rock taldetan eta dantzarako orkestretan aritu da jotzaile modura. Konpositore modura ganbara talde ezberdinetarako eta ikus-entzunezko medioetarako musika idatzi du. Gaur egun Bilboko Musika Eskolako gitarra, informatika eta taldeen irakaslea da.



...........................................................................................................................................................................................................................

Asier García Artetxe

Goi mailako musika irakaslea. Bilboko Udal Txistulari Bandako atabalaria 1999.urtetik. Areatzako Musika Bandako perkusio bakarlaria 1996. urtetik. Talde ezberdinekin aritu da laguntzaile modura: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Gazte Orkestra, Bilboko Udal Banda, Arantzarte Dantza Taldea, e.a. 2000. urtetik "Perkustra" perkusio taldeko kide da, bertako eta nazioarteko musikaldietan parte hartuz.



...........................................................................................................................................................................................................................

Elur Arrieta Aizpurua

Elgoibarren hasi zituen musika ikasketak zazpi urterekin, ondoren Errenteria Musikalean erdi mailarteko kurtsoak egin eta 2008an goi mailako perkusio interprete lizentziatu titulua eskuratu zuen Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan (Musikene), Gustavo Gimeno, Manel Ramada, Lorenzo Ferrandiz, Rafa Más eta Antonio Donimgo izan zituelarik irakasle. 2009an berriz, Aragoiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan postgraduatuentzako kurtsoa burutu zuen, Wieland Wetzel (Berlingo Filarmonikako tinbal solista), Franz Schindlbeck (Berlingo Filarmonikako perkusionista solista) eta Jean Geoffroy (solista internazionala) izan zituelarik irakasle.
Gaur egun, Azpeitiko Juan de Antxieta eta Areatzako musika eskoletako irakasle izateaz gain, musika garaikidea jorratzen duen Ensemble Kuraiako kide da. Hortaz gainera, Euskadiko, Bilboko eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoekin egiten ditu kolaborazioak. Herri musikarekin ere badu erlaziorik, Aiko Taldea eta Bilbo eta Donostiako txistulari bandekin hartzen baitu parte beraien ekintzetan.




...........................................................................................................................................................................................................................

Gorka Aginaga Urbieta

Piano eta Ganbarako Musikako goi mailako ikasketak burutu zituen Bilboko Goi Mailako Kontserbatorioan. Hainbat emanalditan parte hartu du laguntzaile modura abeslariekin, musika tresna bakarlariekin, ganbarako taldeekin, koroekin, e.a. Gaur egun piano, teklatu eta armonia-inprobisazio irakaslea da Bilboko Udal Musika Eskolan.



...........................................................................................................................................................................................................................

Jon Maya Sein

Dantzari, dantza maisu eta koreografoa. Errenteriako Ereintza Dantza Taldean egin zituen lehen urratsak eta gaur egun bertako dantzari eta zuzendari artistikoa da, eta baita Errenteriako Musika eta Dantza Eskolako euskal dantza irakaslea ere. Ikuskizunen alorrean, 'Upeletan erronka' ikuskizunean parte hartu ostean, Kukai Dantza Konpainia sortu zuen 2001. urtean, eta bertan '1937, gogoaren bidezidorretatik' eta 'Otehitzari Biraka' ikuskizunak zuzendu ditu Mireia Gabilondorekin batera. Bietan dantzari gisa ere jarduten du. Besteak beste, zazpi aldiz izan da Euskal Herriko aurreskulari txapelduna.



...........................................................................................................................................................................................................................

Larraitz Artetxe Arrien

Dantzaria eta dantza irakaslea, psikologoa eta psikomotrizista. Galdakaoko Andra Mari taldean hasi zuen bere ibilbidea dantzari moduan, baita herriko pertsona helduei dantzan irakasten ere. Aiko taldearekin jarraitu du plaza dantzak transmititzeko bideak bilatzen eta urratzen. Jotan egiteko modu tradizionala ulertzeak eta transmititzeak bereziki erakartzen du.



...........................................................................................................................................................................................................................

Patxi Laborda

Dantza maisu, koreografo eta txuntxuneroa.. Ikuskizun ezberdinen gidoilari eta zuzendaria, dantzen berreskuratze edo birsortze prozesuetan aditua da. Neguko folklorean berzitua, hainbat lanak euskal dantzaz, neguko solstizioaz eta ihauterietaz egin ditu. Gaur egun Bilboko musika eskolako dantza maisu bezala aritzen da



...........................................................................................................................................................................................................................

Sabin Bikandi Belandia

Goi mailako musika irakaslea eta Etnomusikologian Doktorea Londreseko unibertsitatean. Hainbat talde eta erakundetan aritu da irakasle edo/ta jotzaile moduan. Txistulari aldizkariko zuzendaria izan zen (1992-1995). Konpositore gisa, txistu eta tradiziozko musika inguruan hainbat musika lan idatzi eta moldatu ditu. Gaur egun, Bilboko udaleko danbolinteroa da eta Musikeneko tradiziozko dantza-maisua.



...........................................................................................................................................................................................................................

Vanesa Castaño Bellon

Dantzari eta dantza irakaslea. Errenteriako Ereintza Dantza Taldean dantzari eta herri-dantzen irakasle lanak betetzen ditu azken urteetan. Horrez gain, Kukai Dantza Konpainiako dantzaria ere bada, eta konpainia horren baitan '1937, gogoaren bidezidorretatik' eta 'Otehitzari Biraka' ikuskizunetako dantzaria da. Hainbat musika talde eta musikariekin kolaborazioak egin ditu dantzari gisa.