...........................................................................................................................................................................................................................
AIKOren Eskaintza
|
3. ikasteko gune bat: tailerrak eta ikastaro
|
Tradiziozko musika eta dantza modu natural batean ezagutzera emateko asmoz, eta dantzaldia-animazioaren eta "Maisuak" ekitaldiaren osagarri modura, AIKO-k iraupen eta eduki ezberdinetako ikastaro eta tailerrak eskeintzen ditu ikasle ezberdinei zuzenduak: guztiei irekitako hasierako tailerretatik hasi eta adituentzat hobekuntza ikastaroetaraino.
|
Esan dugun bezala, dantza eta musika tradizionala adierazpen natural moduan ulertzen duten dantza eta musika maisuek osaturik dago AIKO taldea. Eta ideia hau, dantza ulertzeko modu hau zabaldu nahi dugu. Horretarako, modurik egokiena tailerrak, ikastaroak eta abar eskeintzea iruditzen zaigu. Formato ezberdinak behar ezberdinetarako, beti ere zenbait alderdi sustatuz: zuzeneko musikaahal den neurrian, ikasketaren alde ludikoa, dantzen kokapen historiko kulturala...
|
Dantza eta musika tradizionalaren praktika, AIKOk eskeintzen dituen formakuntza zabal eta anitzen bidez osazten da. Iraupen eta edukin ezberdineko ikastaroak eta tailerrak, dantza eta musika interesaturik daudenentzat, baina baita ere dantza irakasle eta monitorentzat eta orokorrean irakaskuntzan aritzen diren profesionalentzat. Bukaeran etortze zihurtagiriak eta, dagokionean, material didaktikoa banatuko da.
|
tailerrak...
|
AIKOren tailerrak, lan ekitaldi bakarrean jakinduria eta ezagupena modu intentsibo batean hedatzeko diseinaturik daude, "demo" edo "clinic" baten modura.
|
...eta ikastaroak
|
Ikastaroak aldiz, iraupen luzeago batekin antolatzen ditugu, eta eduki pedagogikoen programazioa ikaslego eta helburuei egokiro mailakatuz.
|
...........................................................................................................................................................................................................................
|
AK01-Hasierako dantza tailer trinkoa
|
| Izena |
AK01-Hasierako dantza tailer trinkoa |
Nori zuzendua:
|
dantza kontuetan interesa duten gazte eta helduak
|
 |
Helburuak:
|
ikaslegoari tradiziozko dantzen errepertorioak ematen dituen aukera anitzak erakutsi, ikasketa bide erraz, argi eta soil batez, inguru jolasgarri eta atsegin batean.
biharko dantzari edo/eta dantza zaleei tradiziozko dantzarekin lehen harremana erraztu modu egoki batean.
|
 |
Edukiak:
|
jota, porrua, baltza, mazurka, txotisa, pasodoblea, polka.
erritmo eta dantza ariketak
dantzaren gizarte eta histori testuinguruari buruzko ikus-entzunezko aurkezpena.
|
 |
Partaide zbkia.:
|
ekitaldia egiten den gunearen arauera.
|
 |
Iraupena:
|
lau ikastordu ekitaldi bakarrean.
|
 |
Beharrizan teknikoak:
|
espazio egokia.
elektrizitate hartunea
|
 |
Beste batzuk:
|
musika zuzenean
ikaslegoa dantzan egiteko egokia den jantzi eta oinetakoak ekartzea gomendatzen da.
etortze ziurtagiria eta material didaktikoa
|
 |
Prezioa:
|
600 € gutxi gora behera, egutegia eta joan etorrien arauera egokitzekoa.
|
 |
|
...........................................................................................................................................................................................................................
|
AK02-Hasierako dantza ikastaroa
|
| Izena |
AK02-Hasierako dantza ikastaroa |
Nori zuzendua:
|
dantza kontuetan interesa duten gazte eta helduak
|
 |
Helburuak:
|
ikaslegoari tradiziozko dantzen errepertorioa irakatsi, ikasketa bide erraz, argi eta soil batez, inguru jolasgarri eta atsegin batean, eta mailakaturiko ikastaroak eginez.
tradiziozko kulturaren alderdi edo alor ezberdinak identifikatu eta erlazionatu: dantza, musika, janzkera, egutegia, ohiturak, e.a.
musika egituraren eta dantza mugimenduaren oinarrizko ezaugarriak erlazionatu.
|
 |
Edukiak:
|
bikote dantzak
dantza biribilak
kontu dantzak
soka dantzak
|
 |
Partaide zbkia.:
|
20 gehienez, eta edozein kasutan, ekitaldia egiten den gunearen mugak kontutan harturik
|
 |
Iraupena:
|
90 minutuko asteroko ekitaldia.
eskolako hiruhilabeteko bat, 10 ekitaldi bataz beste hiruhilabete bakoitzeko hautaturiko egutegiaren arauera.
|
 |
Beharrizan teknikoak:
|
espazio egokia.
elektrizitate hartunea
|
 |
Beste batzuk:
|
ikaslegoa dantzan egiteko egokia den jantzi eta oinetakoak ekartzea gomendatzen da.
irakaskuntza 6 mailatan antolatuta dago printzipioz, hiruhilabete bakoitzen maila bat eginez. Sei mailak bukatzean, ikaslegoa hobekuntza eta mantenimendu ikastaroetan parte hartzeko prestaturik egongo lirateke.
Dena den, edukiak egokiturik tailerrak beste modu batean ere antolatu daitezke
etortze ziurtagiria eta material didaktikoa
|
 |
Prezioa:
|
1.500 € / hiruhilabeteko gutxi gora behera, egutegia eta joan etorrien arauera egokitzekoa
|
 |
|
...........................................................................................................................................................................................................................
|
AK03-Hobekuntza eta mantenimenduzko tradiziozko dantza ikastaroa
|
| Izena |
AK03-Hobekuntza eta mantenimenduzko tradizizko dantza ikastaroa |
Nori zuzendua:
|
dantza kontuetan interesa duten, eta oinarrizko ezagupen bat duten gazte eta helduak
|
 |
Helburuak:
|
hobekuntza: beraien teknika hobetu eta errepertorio zailagoak ikasi nahi duten edo/eta hasierako mailakako ikastaroak egin dituzten ikasleen formazioa osotu eta hobetu
mantenimendua: oinarrizko ikastaroak egin dituzten ikasleei edo/eta dantzazaleei, dantzarekin harreman periodiko bat izateko aukera eskeini.
|
 |
Edukiak:
|
dantza erritualak
eskola gimnastikoak: gipuzkoa eta zuberoa
estilo hobekuntza
|
 |
Partaide zbkia.:
|
20 gehienez, eta edozein kasutan, ekitaldia egiten den gunearen mugak kontutan harturik.
|
 |
Iraupena:
|
90 minutuko asteroko ekitaldia adozten den maiztasunarekin
|
 |
Beharrizan teknikoak:
|
espazio egokia.
elektrizitate hartunea
|
 |
Beste batzuk:
|
ikaslegoa dantzan egiteko egokia den jantzi eta oinetakoak ekartzea gomendatzen da.
egutegia eta ekitaldien maiztasuna malgua da beharrizanen arauera.
etortze ziurtagiria eta material didaktikoa.
|
 |
Prezioa:
|
150 € / ekitaldi bakoitzeko gutxi gora behera, egutegia eta joan etorrien arauera egokitzekoa.
|
 |
|
...........................................................................................................................................................................................................................
|
AK04-Musika irakasleentzako dantza tailerra: dantza musika gelarako baliapide pedagogiko moduan
|
| Izena |
AK04-Musika irakasleentzako dantza tailerra: dantza musika gelarako baliapide pedagogiko moduan |
Nori zuzendua:
|
musika eskoletako irakasleak, kontserbatorioetako irakasleak, musika irakasleak orokorrean, dantzaz ikasi nahi duten musikoak eta dantza maisuak orokorrean.
|
 |
Helburuak:
|
hezkuntza musikalerako dantzak berezko bitarteko moduan duen potentziala aztertu.
dantza, musika biziarazteko, eta gizakiok musikaren soinuen estimuluarekiko dugun erantzun zentzu-higiarazle primitiboa geureganatzeko, oinarrizko gailu baten modura erabiltzen ikasi.
|
 |
Edukiak:
|
oinarrizko dantzen erritmoen azterketa: biribilketa, jota, arin-arin, baltza, mazurka, txotisa, pasodoblea, polka, foxa.
psikomotrizitate eta soin-perkusio ariketak.
|
 |
Partaide zbkia.:
|
ekitaldia egiten den gunearen arauera
|
 |
Iraupena:
|
lau ikastordu ekitaldi bakarrean
|
 |
Beharrizan teknikoak:
|
espazio egokia.
elektrizitate hartunea
|
 |
Beste batzuk:
|
musika zuzenean
ikaslegoa dantzan egiteko egokia den jantzi eta oinetakoak ekartzea gomendatzen da.
etortze ziurtagiria eta material didaktikoa.
|
 |
Prezioa:
|
600 € gutxi gora behera, egutegia eta joan etorrien arauera egokitzekoa.
|
 |
|
...........................................................................................................................................................................................................................
|
AK05-Dantza maisu eta monitoreentzat hobekuntza ikastaroa
|
| Izena |
AK05-Dantza maisu eta monitoreentzat hobekuntza ikastaroa |
Nori zuzendua:
|
dantza maisu eta monitoreak.
|
 |
Helburuak:
|
dantza errepertorioa eta baliapide pedagogikoak aberastu
tradiziozko dantzen irakaskuntzak dituen erritmo eta koreografia ikasbideen beharrizanei erantzuna eman.
|
 |
Edukiak:
|
oinarrizko dantzen erritmoen azterketa: biribilketa, jota, arin-arin, baltza, mazurka, txotisa, pasodoblea, polka, foxa.
psikomotrizitate eta soin-perkusio ariketak.
mugimenduaren pedagogia.
jolas dantzak eta dantza kantatuak.
sormena eta inprobisazioa dantzan.
|
 |
Partaide zbkia:
|
20 gehienez, eta edozein kasutan, ekitaldia egiten den gunearen mugak kontutan harturik
|
 |
Iraupena:
|
90 minutuko asteroko ekitaldia adozten den maiztasunarekin.
|
 |
Beharrizan teknikoak:
|
espazio egokia.
elektrizitate hartunea
|
 |
Beste batzuk:
|
musika zuzenean, dantza eta musika maisuak elkarrekin lanean.
ikaslegoa dantzan egiteko egokia den jantzi eta oinetakoak ekartzea gomendatzen da.
etortze ziurtagiria eta material didaktikoa.
|
 |
Prezioa:
|
200 € / ekitaldi bakoitzeko gutxi gora behera, egutegia eta joan etorrien arauera egokitzekoa.
|
 |
|
...........................................................................................................................................................................................................................
|
Proposamenaz gain...
|
Aurretik plazaratu ditugun proposamenaz gain, AIKOk erakunde edo talde ezberdinetan (udaletxeak, kultur elkarteak, dantza taldeak...) dantza eta musika tradizionalaren inguran sortu daiteken edozein beharrari erantzun nahi dio , bai bertan dauden adituen lanaren bidez, bai aholkularitza zerbiztua eskeiniz edota gai ezberdinei dagokion pertsona edo erakundearekin kontaktuan jarriz.
|
AIKOk antolatzen dituen beste ekitaldien adibideak:
|
kantu tradizionalaren tailerra edo ikastaroa
koilarak tailerra edo ikastaroa
pandero tailerra edo ikastaroa
eskusoinu tradizionalaren ikastaroa musika eskola eta kontserbatorien irakasleentzat
musikari tradizionalentzat inprobisazio mintegia
gaiten pitak egiteko eta konpontzeko tailerra
Gipuzkoako dantzen tailerra edo ikastaroa
Baztango mutildanzten tailerra edo ikastaroa
jota tradizionalaren tailerra edo ikastaroa
Durangaldeko dantzen tailerra edo ikastaroa
...
|