AURKEZPENA  1. PRAKTIKA  2. ZABALKUNDEA  3. IRAKASKUNTZA  AGENDA  ARGAZKIAK / BIDEOAK / AUDIOAK  CD INFO  ERREPERTORIOA  DENETARIK
Hasiera Tfnoa.: 656 73 98 56 aiko@aikotaldea.com aiko@aikotaldea.com castellano
 1. PRAKTIKA

1. Praktika



Dantzaldia-Animazioa

AIKOTARROK, era tradizionalean dantzatzearen esperientzia berria bizitzeko aukera eskeini nahi dugu. Dantzatzeko bereziki eginiko zuzeneko musika, eta horrekin batera, dantza gozatu ahal izateko gako batzuk. Azalpenak, puntuak eta koreografia errazak dantza barnetik ezagutzeko eta beste modu batez ulertzeko eta bizitzeko. XXI.mendearen hasierako euskaldunei dantza tradizionalaren atea zabaltzen lagundu nahi diegu.

Animazio eta giro egoki baten bidez musikaz eta dantzaz gozatzeaz gain, baliogarri izan daitezken gutxiengo oinarri eta gako batzuk eman nahi ditugu gure dantzaldietan, aurrerantzean edozein erromeri edo tradiziozko dantzalditan guztiak dantzatzeko gai izan gaitezen.



...........................................................................................................................................................................................................................

Izena Dantzaldia: dantza, animazioa, irakasbidea

Nori zuzendua:

  dantza gogoko duten gazte eta helduak.


Helburuak:

  irakasle eta animatzaile profesionalak bideratuta dantzaren bidez elkarrekin komunikatzeko gune bat sortu, praktika, ikasbideak eta guztiok parte hartzeko gonbitea elkartuz.
  musika eta dantzaren, musikarien eta dantzarien arteko harremana landu.
  dantza eginez ikasi
  ikasiz ondo pasatu
  ondo pasatuz dantzatu


Edukiak:

  dantza errepertorioa: soka-dantza, jota, porrua, baltza, mazurka, txotisa, pasodoblea, polka, kontradantza, kontrapasa, etc.
  beharrezko denean dantzari buruzko oharrak, ikasbideak eta ariketak.


Partaide zenbakia:

  ekitaldia egiten den gunearen arauera


Iraupena:

  90-120 minutu


Beharrizan teknikoak:

  toki egokia
  elektrindar erabilgarria.
  dantzan egiteko, ikasteko, parte hartzeko prest dagoen lagun talde bat. Dantzaldia ekitaldi interaktibo bat da, beraz, parte hartzea oinarrizkoa, partehartzailerik gabe gure proposamenak ez du sentzurik.


Beste batzuk:

  ·musika zuzenean: akordeoia, txistua, gitarra, perkusioa, etc.
  dantza maisu-animatzailea.
  ·"dantza afaria/bazkaria": dantzaldia bazkari edo afari herrikoi batekin batera antolatzeko aukera.


Prezioa:

  2.000 € gutxi gora behera, egutegia eta joan etorrien arabera egokitzekoa, 4.000 W-tako soinu ekipoa, 10.000 W-tako argiak eta soinu teknikaria barne.