CD info
|
Presentación
BIKAÑA
DANTZA BILDUMA
Tanda de bailables para dos gaitas y tambor obligado
Danborra
Asier Garcia
Gaita
Jon Gaminde
Martin Ariztimuño
Dultzaina eta gaitaren doinuak erromeri eta dantzaldien sound-track bizia dira guretzat. Gaita eta danborraren hotsak dantzara garamatza, eta horrela eta horregatik grabatu genuen KOBREIK! eta horrela eta horregatik BIKAÑA grabatzea erabaki dugu. Bi kainabera dardarrean jarrita, bi gaitari, bi makil partxea astintzen, bi oin dantzarako prest, bi lagun... BI... KAÑA, BIKAÑA!
Dantzaldi baterako pieza bilduma batekin gatozkizue, "betiko" pieza berriak, guretzat Sabinek idatziak: rantxera, boleroa, tangoa, mazurka, habanera, polka... Eta kuxkurio jauzia, HEGI ezagunaren urratsen egitura berdina duena. Bukatzeko AIKO inguru dantza, bikoteka plazaren bueltan taldean egiteko dantza suite edo sorta bat: bidekoa, balsa, bolerak, habanera, jota, porru eta martxa bat. Inguru dantza hau dantzatzeko gure proposamen bat ere bideoan ikus dezakezue www.aikotaldea.com-en, eta baita ere, hemen jotzen ditugun piezen partiturak pdf formatoan.
Eskaintzak
01 Rancho Corto, Bizente Bikandi Bikandi (Sabinen aita) eta Galdakaoko Rancho Corto futbol taldeko lagun guztiei, dauden lekuan golak dantzan ospatu ditzaten.
02 Olgetan, Asier eta Jabitxineri, geure tanborreru kutunak, oletan olgetan...
03 Larrainea zortzikoa, Mari Cruz Goñiri, Baztango dantzari, dantza irakasle eta laguna.
04 La Bajera, Iruñeko Gaiteroak diren Jose Luis Fraile eta Jabier Lakunzari, gaiteruen bidea argitzearren, eskerrikasko.
05 Karrikiri, Karrikiriko lagunei, eta batez ere Ondarru eta Silbiari, besarkada batekin itsasaldeko Nafarroatik.
06 Maritere, Tiliño eta Maritereri beti dantzan, zebolletea arrimeute ekin diezaioten.
07 Plateruena, Plateruenako lagunei, eta Txikiri, Aiko umezurtz zegoenean etxean hartu gintuztelako.
08 La Tapadera, Iñigo Ordozgoitiri gure ONG honetan beti laguntzeko prest egotearren, eta barriz, artista akojonantea dalako.
09 Kuxkurio, Baigorriko Betti Bidart eta Bidartarrei, gaita soinuetan bidaide izatearren.
10 Zetabako, Jon Gaminde (z-barik) lagunari, musika, partituretan ez dagoela gogoraztearren.
11 eta 12 Don Martin, Martin Ariztimuño lagun-gaiteru-bilbotar-iruñar eleganteari.
13-20 Aiko inguru dantza, “dantzan.com”eko taldeari, eta bertan akuilari den Oierri, dantzaren alde hamar urtean jo ta ke ekitearren.
Partaideak
Danborra, Asier, Edurne Artetxe eta Txetxe Garcíaren semea.
Gaita, Jon, Feli Terraza eta Juantxu Gaminderen semea & Martin, Marisa Gutierrez eta Martin Ariztimuñoren semea.
Diseinu grafikoa, LaTapadera creaciones: Iñigo, Mª Carmen Fonseca eta Jesús Ordozgoitiren semea.
Argazkiak, Iñaki, Jose Luís Eskubi eta Mª Angeles Fernandezen semea.
Grabazioa, Etxean; teknikaria, Sabin, Kontxi Belandia eta Bizente Bikandiren semea.
Erabilitako Musika-Tresnak
Gaitak: Iruñako Gaiteroak, Iruña, 2004 eta 2007, granadillo eta zilarra.
Danborra: Pearl Philharmonic, PHM-1450.
Paluek: Concorde, SD1 Jan Pustjens, american hickory.
© Copyright
© AIKO Kultur Elkartea, 2011.eko edizinoarena; bertan argitaraturiko lanena egile bakoitzari dagokio.
© CD honetako musika lan guztien egilea Sabin Bikandi Belandia da.
Salmenta eta eskaerak
Karrikiri euskal denda
Xabier karrika, 4 behea. 31.001 Iruñea
Tel. 948 225 845
eskaera@karrikiri.org
www.karrikiri.org
Musika Organikoa, Naturala, Ekologikoa
Disko honetako musika modu naturalean ekoitzi eta grabatu da, gehigarri kutsagarriak erabili gabe eta ekoizpen prozedura osoan gizakia eta natura errespetatzen dituzten osagaiak erabili dira, musikaren produkzio jasangarria ziurtatzen duten musikariekin.
|
|